Logo

Azpeitia eta Tolosa artean, Gipuzkoa erdi-erdian, dago Trintxera Hotela; toki horri Gipuzkoako Balkoia ere esaten zaio, bertatik paisaia ezin ederragoak ikus baitaitezke: Ernio mendigunea eta Errezil bailara osoa, bere jantzi berde sakonarekin, eta atzealdean Oñatz mendia eta Izarraitz mendikatea dituela. Bailara baketsua baserri zuriekin zipriztindua ageri da, bi aldeetara, Ibarbia, Letea eta Artzailutz auzoak osatuz. Bere kokalekuak eta inguruneak Gipuzkoako tokirik ederrenetakoa egiten dute lekua, eta bertatik ikus daitezkeen paisaiak zoragarriak dira.

Trintxera hotelak taberna, jatetxe eta hotel zerbitzuak eskaintzen ditu, eta baita aterpetxea ere, beharrezko guztiarekin hornitutako sukaldearekin bilerak egiteko.
Hotela

Logela

  Aterpea

Aterpea
  Jatetxea

Jatetxea


Hotel Rural TRINTXERA - Tolosa-Azpeitia errepidea, 10. Km. - 20737 - Errezil (Gipuzkoa) - Telefonoak (0034) 943681206 - 943681208 eta faxa 943681216
E-maila: informazioa @ trintxera.com