Hotela
Eraikina berreraikitzeko egin diren lanetan kanpoaldeko arkitektura errespetatu da, eta beraz, Errezil bailarara ematen duen terraza bere horretan utzi da. Beheko solairuan dago kafetegi eta jatetxeko sarrera; bai batean eta baita bestean ere beirate handiak jarri dira ikuspegiaz gozatu ahal izateko euskal sukaldaritzako plater goxoak jan edo betiko salda hartzen dugun bitartean. |