Logo
 

Trintxera

Historia

25 urtean itxita egon eta gero, Errezilgo garai bateko Ostatua berriro ireki dute hiru bazkidek. Ilusio eta gogo biziz hasi dira lanean Trintxera izenarekin bataiatu duten ostatu ireki berrian.

Eraikina 1955ekoa da eta ostatua izan zen 1977an itxi zuten arte. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eraikina enkante publikoan erosia izan zen 1999an eta hiru urtean berrikuntza-lanak egiten aritu ondoren, 2005eko irailean inauguratu zen Trintxera izenarekin.

Trintxera mendiko hotela elkargunea da: alde batetik txangozaleentzat –bertatik hasten baita Gipuzkoarrentzat horren esanguratsua den Ernio tontorrera igotzeko bideetako bat–, eta bestalde Gipuzkoa ezagutu nahi duten bidaiarientzat, bertatik ikus daitezkeen paisaia paregabeak direla eta Gipuzkoako Balkoia izenarekin bataiatu baita lekua.

Ingurunea

  • Ibilbide kulturalak: Loiolako santutegia, Azpeitia eta Azkoitiako hirigune historikoak, Azpeitiako trenbidearen museoa.
  • Itsasoa eta hondartza: Zumaiatik 25 kilometrora eta Donostiatik 42 km.ra gaude.
  • Mendiko ibilbideak: Trintxeratik hasita hainbat ibilbide egin daitezke, esate baterako, Erniora daramana, eta abar. Gainera, Pagoetako Parke naturalaren atarian gaude.
  • Bainuetxea: Zestoako bainuetxea 17 kilometrora dago, eta bertan behar dituzun zaintza guztiak dituzu: bainuak, hidromasajea, eta abar.
  • Herri pintoreskoak: hainbat txango egin daitezke inguruko herrietara: Beizama, Nuarbe, Urrestilla, Bidania. Bailarako puntu guztietan aurki daitezke arkitektura interesgarriko baserriak, bereziki honako hauek: Usarraga-Zar (urte askotan Gipuzkoako Batzar Bereziak Usarragako zelaian egin ziren, baserriaren ondoan); Bereziaga, muino batean kokatua Bidegoian eta Albiztur bailaren erdibidean. Gipuzkoan oso toki garaian kokatua dagoen baserrietako bat da, eta gainera, bertan jendea bizi da oraindik; Elola baserria, Elola bailaran, bere ermita txikiarekin; Arrate-Saletxe, Goienetxe, Gaztañondo, eta abar. Errezilgo Erdoizta auzoan San Isidro ermita ikus dezakegu, benetan interesgarria zirkulu itxura bitxia eta originala duelako ( Euskal Herrian bakarra).

Ospakizunak

Inguruko mendi-hegaletan erlijio kutsuko bi ospakizun izaten dira, eta milaka lagun elkartzen dira jai horien inguruan: Ostiral Santuko gurutze-bidea eta iraileko erromeriak. Usadioak dio tontorreko gurutzeak kolorezko zintekin apaintzen dituzten erromesek ez dutela erreumaren minik izango.

Aulkiak
Hotel Rural TRINTXERA - Tolosa-Azpeitia errepidea, 10. Km. - 20737 - Errezil (Gipuzkoa)
Telefonoak (0034) 943681206 - 943681208 eta faxa 943681216 - E-maila: informazioa @ trintxera.com
Erabilera baldintzak - Pribatutasun politika